XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frantses Zabierekoa mintzo... Besoak zabal

Gauaz besoak zabal
ikusten zuten
izarreri so, nigarrez...

Zabal gauez-gau besoak, zabal eta luza:
Izar dirdirez goitiko Jaunarekin mintza.

Zabal nasaiki besoak, zabal eta luza
Zabal dakizun zabalki eihartu bihotza.

Nitan zabiltzan indarrak eta Amets gaitza
Zutan jauzteka zergatik ez othe dabiltza?.

Ez atchik hola besoak sakelan sartuak
Ez atchik, bertzez ezachol, deplauki bilduak.

Ez atchik bihotz-erroak lurrari lotuak,
Utz bertzen trufen lotsekin, irri eihartuak.

Entzun gauez-gau, minez min, munduko oihuak:
Zure bihotza zabalik behar du munduak.